XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1789 arte askotan eta era askotara arbuiatu zuen herriak borboitarren asmo hori, herria armekin jaikitzeraino iritsiz.

Aski dugu hemen, eredu bezala, Matalaz apaizak zuberoaren alde eta tirano arrotzen kontra egin zuen borrokaz gogoratzea Ipar Euskal Herriak Parisen kontra eraman duen borrokaz ohartzeko.

Bada antzerki bat, Matalaz, honi buruz P. Larzabal-ek egina.

. 1789an, Frantziako Iraultza gertatu zenean hain zuzen, Ipar Euskal Herriko Lege biltzarrik ez balego bezala, euskal forurik kontutan hartu gabe, Frantziako Etats Generaux bilerara konbokatuak izan ziren lapurtar, napar eta zuberotarrak ere.

Oraindik aurrera Errepublikaren batasun sakratua arriskuan jar lezakeen edozer arbuiatua eta jazartua izango da.

Harrigarria dirudi, baina horrelaxe gertatu zen: Askatasunaren (Liberté) izenean bere gobernaera eta ohiturak baztertu beharrean zeuden Iparraldeko euskaldunak.

Guillotina martxan zegoen Baionan eta Donibane Lohitzungo Place de la Libertén.

Askok hegoaldean aurkitu behar izan zuen babesa.

Ainhoa, Sara, Askain, Itxasu eta Ezpeletako herriak ohoregabe bezala salatuak izan ziren eta bertako biztanleak Landetara deportatuak eta jipoituak.

Historiari dagozkion kontuekin ari gara baina zail egingo litzaiguke historiako gertaeretan lekutu gabe euskal kulturaren berpizkundea ulertzen.

. Hegoaldean ere euskal foruek gero eta eraso lotsagabe eta bortitzagoak jasan behar izan zituzten.

Madrilek ere Parisen eredura gobernatu nahi zuen.

Horregatik sortu ziren, beste arrazoi batzuren artean, karlista eta liberalen arteko gerrateak.

Guretzat 1840 eta 1876 dira data garrantzitsuenak.

Lehenean Españaren batasun haustezina aldarrikatzen dute eta bigarrenean gure gobernuaren azken hondakinak deusezten.

Giro honetan ulertu behar da, hegoaldean ere, euskal kulturaren berpizkundea.

3. Antoine D`Abbadie (1810-1897).

Bizitzako zenbait berri eta bere kultur lana: LORE JOKOAK

. Frantziako Iraultzarekin Ipar Euskal Herriak une gatazkatsuak jasan zituela esan dugu arestian.

Guillotinan eman zuten bizia euskaldun askok eta beste askok hegoaldean edo atzerrian aurkitu behar izan zuten babesa.

Michel D`Abbadie zuberotarrak Irlandara jo zuen ihesi eta bertako emakume batekin ezkondu zen.

Antoine dugu, hain zuzen, ezkontza horretako fruitu bat.

Familia Euskal Herrira itzuli eta Toulousen lehenengo eta Parisko Sorbonnen gero egin zituen ikasketa mardulak Antoinek.

Goi mailako ikasketez gain (hizkuntzez, astronomiaz eta geografiaz jakintsua genuen Antoine) Euskal Herriarekiko maitasuna ere eman bide zion aitak, bere bizitza guztiko ekintza lekuko.